alt1
alt1
 

 

alt1 alt1 alt1
alt1
alt1

-Prensa-

 KARLISMOA GOGOAN

 Jesús Mª Aragón Samanes

Diario de Noticias 2008/12/31

Badakit Karlismoa bukatu ezinezko inspirazio iturria dela, eta edozertarako erabiltzen dutela batzuek ere bai; azalezinezko diren egintzak azaltzeko, oraindik ere, Aingeru Epaltzak egiten duen moduan bere Mugatik zutabean, 2008ko abenduaren 9ko Diario de Noticiasen, Norteko trenbidea artikuluaren bidez.

Aurrerapenaren sustatzaile agertu nahian, iraganeko azalpena ematen duelako, iraganean gelditu delakoan nago.

Zergatik ez die begiratzen miresten duen Liberalismoaren txikizioei, XIX., XX., eta XXI. mendean zehar (hilketak, gerrak, goseteak, lapurretak….) aurrerapenaren ai-tzakiaz? Ikusmenaz ere ez dabil ongi zeren ikusten dituen komantxeak ez daude Karlismo barruan.

"Zerbait erran behar zen" Inazio Uria jaunaren hilketaren aurrean; bai, konforme; ahalik eta ongien saiatu behar dela, gaineratzen dut nik, ahalegin eta ondratasun intelektual handiagoarekin. Izan ere Norteko trenbide hura bera fun-tzionamenduan zegoen Norte horretan Karlos VII., errege karlistak, han gobernatzen zuen aroan. Ez zuten suntsitu, erabili baizik.

http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/12/31/opinion/d31opi4.1461967.php#2

 

 
 

© PARTIDO CARLISTA DE EUSKAL HERRIA -E.K.A. EUSKAL HERRIKO KARLISTA ALDERDIA