|
|
||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||
|
Karlismoari buruz azalpenak 2007/10/28
Zuzendari jauna:
Karlismoari buruz BERRIA egunkarian, igandea 2007ko uztailaren 22a,
Urtzi Urrutikoetxeak idatzitakoaz ariko naiz oraingo honetan.
Azkenaldiotan karlismoaren erreferentzia edozeinen ahotan dago,
Nafarroako egungo egoera politikoan are gehiago, eta ez beti onerako.
Urliak eskuineko muturrean jartzen du (Manchako sasi jakintsu Bono
horrek, adibidez). sendiak oraindik armak erabiltzen dituztenen
ondoan kokatzen du (Rosa Montero. Arturo Perez Reverte...); PSN
karlistez josita dagoela esaten duenik ere bada. Azkenurrena, eta
hariari helduz, Urtzi Urrutikoetxearena dugu; bere Larrepetit-etik
esan du Euskal Karlismoa Turkian gobernatzen duen alderdi islamista
moderatuaren antzekoa dela; larregi, txo!. Hizkuntz minorizatuekiko
jarreran ere bai? Edozertarako balio omen du karlismoaren aipuak.
Egia erdi bat, erdi egia bat da, besterik ez; eta bi egia erdiek ez
dute lortzen egia bat izaten; izan ere, jakina denez, osotasuna
zatien gehitzea baino gehiago da.
Bere aukeraz baliatzen da beren lekuan jartzeko besteak (Urtzik nahi
duen lekuan, jakina!). Horrela, pasarteko hasieran, Turkiako alderdi
islamista moderatu a eta Ataturkzale nazionalistak etsai amorratuak
dira; baina pasarteko bukaeran lotsagabeko portaera berbera dute;
harrigarria!; edo ez horrenbeste?
Horregatik karlistok esaten dugu ez garela nazionalistak; izan ere,
nazionalismoaren mamian, ideologia moduan hartuta, jakobinismoa du
sorburua. Begiratu, bestela, Frantziako Iraultzari: «Frantzia da
nazioa»; edo 1812ko Pepa iraultzaile espainolari: «Espainia
da nazioa». Frantziaren kalkoa.
Karlistoi, plurala erabiltzea gustatzen zaigu: Frantziak, Espainiak...
Nazionalismoa ideologia moduan, gizarte eta lurralde antolakuntza
politiko gisa hartuta, jakobinista da, zentralista da. Horren
aurrean, Karlismoa ez da «Tradizionalismo zabalagoa»; zer da hori?
Karlismoa herrien batasunaren alde dago; itun baten bidez, libreki
eta berdintasun mailan lortutako batasuna, alegia. Horrek
Federalismoa du izena, Autogestioaren fruitu umatua, lurralde
politiko antolakuntzan. Horregatik borrokatu zuen, iraganean, Foruen
defentsan Karlismoak, eta helburu berberarekin jarduten dugu, egun
ere. Horregatik Estatu espainiarra ez da Frantzia bezain zentralista,
ziur egon. Karlismoa gutxiesten duenak, bere argazkia eta
ezjakintasuna uzten ditu agerian, ez Karlismoarena. Karlismoaren
gainean hitz egiterakoan, galdetu Euskal Herriko Karlista Alderdiari
(EKAri), mesedez. Argitasunagatik besterik ez bada ere.
Jesus Mari Aragon Samames.
Nafarroako E.K.A.
Euskal Herriko Karlista Alderdiaren Formaziorako idazkaria.
|
||||||||||||||||||
|
© PARTIDO CARLISTA DE EUSKAL HERRIA -E.K.A. EUSKAL HERRIKO KARLISTA ALDERDIA |
||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||